Albisteak

Arroabeko Karmenetako futbito txapelketako izen-ematea larunbatean amaituko da

Ate joka dira Karmenak Arroabean, izan ere, datorren astean ospatuko dituzte aurtengo jaiak, uztailaren 15etik 20ra. Egitarauaren barruan, uztailaren 17an, ostegunez, futbito txapelketa antolatu dute, goizeko 11:00etan. Parte hartzeko, taldearen nahiz jokalarien izenak eman beharko dira uztailaren 12a baino lehen, Txara dendan edo Txomin tabernan.

Talde bakoitza gehienez 7 jokalariz osatuta egon beharko da: 4 jokalari eta 2 ordezko. Gainera, taldekide guztiek kolore berdineko edo antzeko koloreko kamiseta jantzi beharko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide