Albisteak

Arroagoian jolas parke berria egiten hasi dira

Arroagoian bada jolas parke bat, baina oso zaharkitua dago eta gainera elizarena den lurretan dago kokatua. Udalak jolas parke berria egingo du baina kokapen berria izango du eta frontoi ondoan egingo da, lehen hondakinen etxola zegoen lekuan. Lanak bi fasetan egingo dira eta aurrenekoa jada egin da, Mankomunitateak zaborrentzat zuen etxola lekuz mugitu du eta han Udalak jolas parkearentzako solera edo oinarria egin du. Bigarren fasea egiteko dago, lurra jarri, parkerako jolasak aukeratu, eskatu eta jartzea.

Guztira 40.500 euroko aurrekontua du parke berriak, 11.500 aurreneko faseak eta 29.000 eurokoa bigarrenak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide