Albisteak

Arroako eskola berriaren irekiera ekitaldia izango da datorren larunbatean

Irailaren 9an ikasturte berria hasi zuten Arroako Eskola berrian. Urteetako borrokak fruitua eman du, eta prozesu hori besterik gabe oharkabean ez dute pasatzen utzi nahi Sakulupe Guraso Elkarteak “Gurasoei, auzotarrei, udaletxeari… inplikazioa eskatu diegu, eta orain eskerrak emateko garaia da”. Datorren larunbatean, irailak 21, ekitaldi xume bat egingo da Arroabean. Goizeko 11:00etan elkartuko dira eskola zaharreko jolas gunean, eta bertan ekitaldi txiki bat egin ondoren, eskola berriko ateak zabalduko dira nahi duen ororentzat.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg