Arroako II.Txirrindulari Saria jokatuko da igandean
Danbolin— 2022-05-20
Arroako II. Txirrindulari Saria jokatuko da datorren igandean, hilak 22, arratsaldeko 16:30ean, Arroabean. Sansinenea industriagunean hasi eta amaituko da proba. Txirrindulariek hiru “Zakila bira” txiki egin beharko dituzte, eta amaieran Arroagora igo eta berriro berriro Sansinenea poligonora jaitsi beharko dute. Aurten bi podium egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek: lehen urteko kadeteena eta bigarren urtekoena.