Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Maiatzaren 26ean egin zen Arroako IV. Udaberriko Argazki Rallya. Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta zuen ekintza, eta guztira, 19 pertsonak parte hartu zuten, hauen arteko adin aniztasuna azpimarratu zuten antolatzaileek pozez. Sariak bihar jakinaraziko dituzte, Arroabeko elkargunean, arratsaldeko 19:00etan egingo den ekitaldian.
Parte-hartzaile bakoitzak, zortzi argazki entregatzeko aukera izan zuen eta sailkapen ezberdinak izango dira, epaimahai talde aditu batez gain, auzotarrek ere bozka emateko aukera izan dute.