Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten ere Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak Artisau eta baserritar azoka antolatu du Txara dendaren laguntzarekin. Azaroaren 17an izango da, eta 55 postutik gora izango ditu.
Azoka goizeko 10:00etan irekiko da eta eguerdiko 14:00ak arte izango da bertan gozatzeko aukera. 12:00etan kantu-poteoa hasiko da plazatik giroa alaitzeko. Antolatzaileek bertaratzeko garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen dute, edota autoz joatea nahiago dutenei, oinez bost minutura dagoen Sansinenea industrialdean aparkatzeko eskaera luzatu diete.