Albisteak

Artisau Garagardo Azokaren baitan, mus txapelketa izango da larunbatean

Oinarrizko elikagaien eta produktuen biltegia hauspotzeko asmoz, Artisau Garagardo Azoka antolatu du Kontseilu Sozialistak astebururako. Azokaren baitan, mus txapelketa izango da larunbat arratsaldean. 16:30ean hasiko da txapelketa, eta parte hartu nahi dutenek 16:00etan eman beharko dute izena, kiroldegiko aterpean. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.

Hauek izango dira sariak:

  • 1. saria: Dirua (izen-emateen %60)
  • 2. saria: Dirua (izen-emateen %25)
  • 3. saria: Afaria eta garagardo bana
  • 4. saria: Garagardo bana
    • Izen-emateetatik eskuratutako diruaren %15a oinarrizko elikagai eta produktuen biltegira bideratuko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide