Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Nabarralde Fundazioak antolatuta, 30 bat lagun elkartu dira gaur liburutegian Asisko Urmeneta komikilari nafarraren Eusklabo alaiak eta Aztihitzak lanen aurkezpenera. Umorea abiapuntutzat hartuta, Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa egin du Urmenetak. Robinson Crusoe nobela oinarri hartuta, Euskal Herriaren parodia eginez. Eusklabo alaiak liburuaz gain, bere azken argitalpenari buruz ere jardun du. Hil honetan kaleratu berri duen Aztihitzak komiki-liburuaz. Bertan Agosti Xaoren bizitza kontatzen du marrazkilariak.