Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Sugarren mende” Asisko Urmenetaren liburu ilustratuaren aurkezpena eta hitzaldi ilustratua izango da Portale kulturgunean, bihar, apirilak 26, arratsaldeko 18:30ean hasita.
Sorgin-ehiza deitutako horri buruz asko idatzi bada ere, Asiskok ikuspegi berri bat ekartzen du lan honekin. Helena Xuriok egindako ikerketetatik abiatuta, sorgin ehizek motibazio “politikoa” izan zutela azaltzea izan da helburu nagusia. Asiskoren esanetan, “Euskaraz, ez dago sorgin ehizaren inguruko monografiko seriorik”. Gaiari buruzko edukiak erdaretatik jaso behar izateari ez deritzo «azaleko» kontua marrazkilariak, eta hortik Euskal Herritik ernatutako historiaren errepasoa egiten duen lana.