Askotariko ikastaroak antolatu dituzte Arroabean
Danbolin— 2023-10-03Arroabeko Ezkaizto Elkarteak era guztietako ikastaroak antolatu ditu ikasturte berrirako. Interesatuek urriaren 9ra arte izango dute izena emateko aukera, Txara dendan.
Eskaintza:
- Trikitixa eta panderoa, astelehenetan, Elkargunean (ordua zehazteko).
- Salsa eta batxata, astelehenenetan, salto gelan (18:30-20:00).
- Xakea, adin guztientzat, asteartetan (ordua zehazteko).
- Eskulanak, asteartetan, Kultur Etxean (15:00-17:00).
- Bertso eskola, asteazkenetan, Elkargunean (19:00-20:00).
- Yoga, astelehen eta ostegunetan, eskola zaharrean (17:30-18:45).
- Zumba, astearte eta ostegunetan, salto gelan (9:30-10:15).
- Arroa aktibo (mantentze gimnasia), astearte eta ostegunetan, salto gelan (11:30-12:30).
- Barreterapia, Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean antolatuta, azaroak 17 eta 15 (tokia zehazteko).
- Lehen sorospenak, bi orduko lau saio (eguna zehazteko).
Urtarriletik aurrera
- Argazkilaritza
- Elukadura osasuntsua
- Reiki usui