Albisteak

Aste Santurako udalekuak antolatu dituzte Sastarrainen

Sastarrain baserri eskolak Aste Santuko oporretarako kanpaldi irekiak antolatu ditu. Bi txanda egingo dituzte; apirilaren 6tik 8ra lehena, eta apirilaren 14tik 17ra bigarrena. Lau eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako deialdia da.

Ekintzak goizez izango dira eta autobus zerbitzua egongo da Azkoiti eta Azpeititik. Lehenengo txandan izena ematen dutenek 45€ ordaindu beharko dituzte eta bigarrengoan parte hartu nahi dutenek, aldiz, 60€. Gainera, deskontu bereziak egongo dira anai-arrebentzat (%25), Zestoako haurrentzat (%25) eta 2 txandatan parte hartzen dutenentzat (%5). Izena emateko eta informazio gehiagorako deitu 943 148  239 telefonora edo idatzi sastarrain@sastarrain.com helbidera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide