Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Nafarroa erdi eta hegoaldeko ekoizleen produktuak eskatzeko aukera dago oraindik Errigoraren kanpainaren bidez, baina epea bukatzear da: asteazkenean, martxoaren 18an, amaituko da eskaerak egiteko epea.
Kanpainaren bidez, kalitatezko hainbat produktu eskura daitezke, besteak beste oliba olio birjina estra, arroza, pasta, lekaleak, ardoa eta kontserbak.
Eskaerak Errigoraren webgunean (errigora.eus) edo 848 87 12 23 telefono zenbakira deituta egin daitezke.
Eskaera egiten dutenek Zestoan bertan jasoko dituzte produktuak maiatzaren 7an. Banaketa Zestoako Udalak Zubimusu auzunean duen lokalean egingo da, bi ordutegitan: 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 18:30era.