Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtarrilaren 29an, asteazkenean, 18:30ean, Biolur, Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteak hitzaldi-dastaketa eskainiko du Alonderon. Jardunaldiaren ardatza “Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia” proiektua izango da, baratze ekologikoen bideragarritasunaren inguruan egindako lanketa kolektiboaren emaitza.
Hitzaldian, laboreen ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak eta prezio duinak aztertuko dituzte, ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomikoa eta soziala hobetzeko asmoz. Gainera, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.