Albisteak

Asteburu honetan hasiko da Lili Jauregiko bisita antzeztuen denboraldi berria

Asteburu honetan, denboraldi berriari hasiera emango zaio. Gainera  errealitate birtual teknologia erabiliko dute eta sarrera solairua eta erakusketa ikusi ahal izango dira modu berezi honetan. Zestoarrek, larunbateko saioetarako doako plaza batzuk erreserbatzeko aukera izango dute.

Zestoarrek herrian duten ondare garrantzitsu hau hobeto ezagutu dezaten, larunbatean egingo diren 4 saioetako bakoitzeko 20 plazetatik 10, zestoarrentzako erreserbatuak izango dira doan.

Larunbaterako zestoarrek aukeran izango dituzten paseak hauek izango dira (bakoitzean 10 plaza):

– 11:30ean gazteleraz

– 12:30ean euskaraz

– 16:30ean gazteleraz

– 17:30ean euskaraz

 

Zestoarrentzako plaza hauek erreserbatzeko Portale kaleko turismo bulegora joan behar da. Pertsonala izango da, bakoitzak bere erreserba egin beharko du eta Zestoako biztanle bezala identifikatzen duen agiriren bat eraman beharko du. Ezingo da egin erreserbarik bertaratzen ez den beste pertsona batentzat.

Gainontzeko plazak edonork erreserbatu ahalko ditu dagokion tarifa ordainduta (tarifa orokorra 6€, murriztua 5€), lehen aipatu bulegoan edo 943 86 88 11 telefonoan. Saio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago bulegoan txartela jaso beharko dute bisitariek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide