Albisteak

Asteburuan ez dute positiborik atzeman Zestoan

Eskualdean, 11 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera egindako PCR eta antigeno frogetan.

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera Osasun Sailak ez du kasurik atzeman Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 22.68 kasukoa da herrian.

Eskualdean 11 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan, joan den asteburuan baino hiru gutxiago. Kasu gehienak Azpeitian detektatu dituzte, bost hain zuzen. Azkoitian lau positibo atzeman dituzte eta Zumaian eta Zarautzen bana. Gainontzeko herrietan ez da kasurik eman.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide