Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak udaltzain zerbitzua zabaltzea erabaki du. Larunbat honetatik aurrera, asteburutan ere udaltzaina izango da herrian. Udalaren esanetan, neurriaren helburua zerbitzua “zabaltzea” da, “herriakĀ urtetan izan duen hutsunea” betetzeko. Hori horrela, asteko egun guztietan emango du zerbitzua Zestoako Udaltzaingoak: astean zehar, iluntzeko 21:00ak arte eta asteburutan 22:00ak arte.