ASTEKO ARGAZKIA – Kontzientziaren ezkatak eta begia

Argazkia: Fernando Arzallus

Bihotz eta Urko Uzkudunek Danborradarako egindako karrozaren xehetasun bat da argazki hau. “Zaborra murriztu, natura mirestu, plastikoak gutxitu, itsasoa maitatu” leloarekin, itsasora botatzen dugun zabor piloaz hausnarketa eragin nahi izan dute artistok. Material birziklagarria erabili dute artelan zoragarri bat egiteko, arrain ederrak eta itsaso ederragoa guri erakusteko. Ezkatei erreparatzea besterik ez dago zenbateko lana hartu duten ikusteko. Bejondeiela!