Albisteak

Astelehenean amaituko da Ondarbasoko igoeran izena emateko epea

Ordutegi aldetik aldaketa izango du aurten Ondarbaso igoeraren 36. edizioak. Azken urtetan arratsaldetan egiten zen arren, antolakuntzak aurten goizez egitea erabaki du eta 11:30ean aterako da aurreneko txirrindularia plazatik. Izena emateko aukera astelehenean, abuztuaren 28an, amaituko da. Erlojupekoan parte hartzeko beharrezkoa da 16 urteak beteta izatea, eta federatu gabe daudenek nortasun agiriaren kopia aurkeztu beharko dute segurua egiteko. Portale eta Koiote tabernetan, edota 661 39 13 36 telefono zenbakian izango dute txirrindulariek izena emateko aukera.

Urteroko ibilbidea aldapatsua izango da aurten ere, 3150 metroko ibilbidea, bataz beste 9,7ko maldarekin eta %26ko aldapa maximoarekin.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide