Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren astelehenean, hilak 27, hasiko dira udaleku irekiak, kirol udalekuak eta uda gazte programa, eta Udalak hitzorduen berri eman du. Udale irekiak goizeko 10:00etan hasiko dira. HH2 eta HH3ko haurrak txanpiñoira joan beharko dute, HH4 eta HH5ekoek Kultur Etxe aurrera eta LH1 eta LH2koek Euskalerria plazara. Kirol udalekuetan izena eman dutenek, berriz, 10:00etan izango dute hitzordua, kiroldegi aurrean. Eta azkenik, uda gazte programakoak, 9:30ean hasiko dira kiroldegi aurrean.
Bestalde, Udalak jakinarazi du kiroldegiko atarian ikus daitezkeela talde guztiak eta kirol udalekuetan eta uda gazte programaren txanda bakoitzeko egitarauak.