Albisteak

Astinduk bilera irekia deitu du

Astinduk bilera irekia deitu du ostegun honetarako (abenduak 1), deialdia eginez honako ohar hau kaleratu dute:

Datorren abenduaren 1ea, ostegunez, bilera ireki bat egingo dugu. Bertan, herriko hainbat datu azaltzeaz gain hausnarketa ariketa bat burutu nahi dugu. Eraldaketa soziala abiapuntutzat hartuta, esku artean ditugun proiektu eta ideiez gain bileran parte hartuko dugunon artean ideien zaparrada moduko bat egingo dugu. Gure helburua “guztion Zestoa guztion artean” eraikitzea denez, bertaratuko garenok aurrerantzean landuko ditugun ideiak lehenetsiko ditugu.
Baina, zertaz ari gara? Bertako ekonomia sustatzeko ekimenak garatzetik aniztasuna nola landu geure artean adosteaz. Auzolana eta elkartasuna oinarritzat, muturreko egoera prekarioen aurrean ekimenak bideratzeaz. Ikastaro, mahai inguru eta azoka ezberdinak antolatzetik proiektu zehatzak aurkeztu eta bultzatzea nahi dugu.
Txikitik eragitea nahi baduzu, arazo sozialek kezkatzen bazaituzte, eredu berrien inguruan proposamenik baduzu edo besterik gabe esku bat bota nahi baduzu; zatoz, ongi etorria izango zara.
Josi dezagun Zestoa elkaetasunean, erein dezagun herri anitz eta parekide bat, ureztatu dezagun jendarte justuago bat!
Abenduaren 1ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean elkar ikusiko dugu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide