Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Inauteriak direla eta egun osoko festa izango da larunbatean. Eguerdian, 12:30ean hasita herriko batukada taldeak girotuko ditu kaleak. Arratsaldean, berriz, umeen eta gaztetxoen txanda izango da, Gaztelekuak antolatutako mozorro desfilearekin. 17:30ean hasiko dira izen-emateak eta desfilea 18:00etan izango da. Iluntzean afal aurretik eta ondoren La Fulana DJ-ak jarriko du musika, udaletxe azpian.