Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo hasi ziren Zestoako Atletismo taldeko entrenamenduak. LH 5-6 eta DBH 1-2 mailako ikasleentzat zuzenduak daude eta astelehenetan 17:30etik 18:30era eta asteazkenetan 18:15etik 19:15era izango dute hitzordua. Lander Zabala eta Asier Zulaika ekimen honen bultzatzaileak, Zestoak atletismoarekin izan duen harremanari jarraipena eman nahi diote eta era berean Eskola Kiroleko aukera zabaldu. Iaz egin zuten bezala aurten ere kros ezberdinetan parte hartzeko asmoa ere azaldu dute.