Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Astebete atzeratu zuen Ezkaizto auzo elkarteak “Arroa bira” eguraldia tarteko. Merezi izan zuela dirudi, 150 lagunetik gora elkartu baitziren atzo mendi irteera egiteko.
Hiru ibilbide izan zituzten aukeran oinezko bi eta bizikleta zaleentzan beste bat. Parte hartzaile guztiak San Lorenten elkartu ziren eta hamaiketakoa egin ondoren urteroko argazkia atera zuten aspaldian jendetsuena.