Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Itziar Etxeberria, Arroabeko auzotarra eta Biotxik proiektuaren bultzatzaileak, glizerinazko xaboiak egiteko ikastaroa eman zuen atzo. Hamabi lagun elkartu ziren Arroabeko elkargunean eta olo eta eztizko xaboiak nola egiten diren eta zein onurak dituzten ikasi zuten. Xaboiak egin eta etxera eraman ahal izan zituzten bertaratutakoek.