Albisteak

Aukeratu dute ostiraleko pilota jaialdirako materiala

Promozio eta lehen mailako esku pilotako partidak jokatu dira bihar, ostirala, kiroldegian. Pilotariek atzo goizean aukeratu zuten jaialdirako materiala. Iluntzeko 22:00etan hasiko da Zestoako Udalak Abantzu pilota elkartearekin elkarlanean antolatutako ikuskizuna.

Lehendabizi, promozio mailako binakako txapelketako partida jokatuko da. Salaberria eta Garmendia, Alberdi eta Salaverri bikotearen aurka arituko dira. Ondoren, lehen mailako partida ikusteko aukera izango da. Jaka eta Zabaleta eta Aranguren eta Olaizola II.a   bikoteek jokatuko dute norgehiagoka. Urrutikoetxea zen berez Olaizola II.aren bikotea baina joan den astean min hartu zuen Tolosan jokatutako partidan. Hori dela eta, Aitor Aranguren Usurbilgo atzelariak ordezkatuko du Urrutikoetxea. Binakako txapelketan jokatuko duen lehen partida izango da ostiralekoa atzelariarentzat.

Sarrerak salgai

Jaialdirako sarrerak 634434742 zenbakidun telefonora deituta aldez aurretik erreserba daitezke. Sarrera arruntak 30 euroko prezioa du. 20 urtetik beherakoek, berriz, 15 euro ordainduko dituzte eta 15 urtetik beherakoek, 5. Bestalde, jaialdiaren egunerako berogailua jarriko duela nabarmendu du Udalak.

Atzoko kiroldegian hartutako irudiak: