Albisteak

Aurre-benjamin mailakoen esku pilotako entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira

Aurre-benjamin mailakoen (2016an jaiotakoak) pilotako entrenamenduak urriaren 7an hasiko direla jakinarazi du Abantzu pilota klubak. Kiroldegiko lanak direla eta, entrenamenduak frontoi zaharrean egingo dituzte, larunbat goizetan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Izen emate kopurua handia bada, bi taldetan banatuko dira, bata 10:00etatik 11:00etara, eta bestea, 11:00etatik 12:00etara. Izena emateko mezu bat bidali beharko da  679 060 889 (Arrita) telefono zenbakira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide