Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bozketa faseari hasiera emateko herritarrek egindako proposamen guztien artetik aurreneko fasea gainditu dutenen proiektu teknikoak eta balorazio ekonomikoak aurkeztuko dira bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan.
Guztira 35 proiektu aurkeztu ziren eta horietatik Udalak pasatako lehen galbahearen ondoren, hemezortzi proiektu izan ziren parte hartzeko baldintzak betetzen zituztenak. Horietatik hiru, prozesutik kanpo gelditu ziren, aurten beharrekoa zelako proposamena egiten zuenak jendaurrean azalpenak ematea, baina hiru kasu horietan ez zen baldintza hori bete. Guztira, beraz, hamabost izango dira printzipioz Udalak bihar aurkeztuko dituen proiektuak.