Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Partaidetzako aurrekontu prozesua martxan jarri du Zestoako Udalak bigarren urtez. 75.000 euro bideratuko ditu erakundeak prozesu horretara, eta herritarrek erabakiko dute kopuru hori zein proiektu egiteko erabiliko den.
Prozesu horretako aurreneko bilera egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, udaletxean. Gaurko saioan prozeduraren inguruko xehetasunak emango dituzte. Bigarren bilera abenduaren 1ean izango da, eta egun horretan, jasotako proposamenetatik bozketa fasera zeintzuk pasako diren erabakiko dute. Azken bilera abenduaren 15ean egingo dute, eta orduan aukeratu diren proiektuak azalduko dituzte. Horrez gain, aukera ez diren proiektuak baztertzearen arrazoiak emango dituzte.