Aurrekontuen inguruan Zestoako EAJ-PNVren oharra

Zestoako EAJ-PNV-k baietza eman die 2024ko aurrekontuei. Baiezko kritikoa izan da. Inbertsiotarako dagoen ahalmena kontutan hartuta kopuru handi bat dagoeneko konprometituta dago. Esaterako, GI-631eko proiektua (Zestoako zirkulazioa eta sarrera irteerei eragiten diena) edota kiroldegiko pilotalekuaren teilatu berria eta eguzki plakak. GI-631 proiektua gure hauteskunde programan jasota genuen eta baita Zubimusuko futbol zelaia aisialdirako prestatzea ere. Ez da guk egingo genukeen proiektua baina aisialdirako prestatuko da.
EAJ-k bere eskaera, hobekuntzak eta ekarpenak egin dizkio Udal gobernuari. Hauek dira onartu eta adostu dituztenak:
Geltokien egokitzerako kokaguneak aztertu eta era ordenatu eta lehentasunezko batean geraleku nagusietan “markesinak” jartzeko konpromisoa hartzen du udal gobernuak.
Lur sailen digitalizazioari ekiteko diru partida bat aurrekontuetan sartzeko konpromisoa hartzen du udal gobernuak.
Plenoetako aktak IZFEren zerbitzu edo bestelako ikus-entzunekoen bitartez kudeatzeko konpromisoa hartzen du udalak.
Irao gainetik Arroagora bitarteko zatian badenak jartzea aztertzeko prestasuna, beti ere komenigarri ulertuta Arroagoiko auzo batzarraren oniritzia. Espaloiarena konplikatuagoa da, eremu hori ez delako hiri-lurra eta epe motzean etxebizitza berri bat egingo delako.
“Gizakia helburu” proiektuarekin hitzarmena eguneratzeko konpromisoa hartzen du udal gobernuak.
Azpeititik Zestoarako bidegorrian seinalitika eta irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa hartzen du udal gobernuak. Partida berria digitalizazioarekin sortuko genuke, gainontzeko ekintzak hiri-lanetako partida edo aurrekontu aldaketa bidez egingo genuke.
Aurrekontuak ez dira zenbaki hutsak. Atzean eta ondotik politika egiteko modua ere adierazten dute. Hainbat gai daude kezka eragiten digutenak eta ez gaudenak ados nola jokatzen ari den Udal Gobernua.
 – Asko kezkatzen gaitu kultur ekipamenduaren arazoari nola ez zaion behingoz heltzen eta azterketa-egokitze batekin amaitu nahi den. Dagoena atondu eta birmoldatzearekin ez dira herriak dituen gabeziak zuzenduko.
Turismoa: Uste dugu Zestoan turismoa sustatu eta turistak erakartzeko proiektua beharrezkoa dela. Izan daiteke kostako turistak, barne aldekoak, Inaziotar Bidea… aukerak badaude eta lana dago arlo honetan. Zestoak indarguneak dauzka Turismo arkeologikoak, Bainuetxearen palanka lana, kultura, edota eraikinak eta historiak bera kontutan hartuta.
Kezkatuta gaude Elizondoko Gaztetxearen okupazioarekin. Udaleko teknikariak beraien aldetik adierazi dute kezka formalki eta ondorioz Udala mugitzera behartuta dago. Momentuan ez du ezer egin eta badirudi zain dagoela epaiak eta elizak desalojoa martxan jarri dezaten… Bitartean kontzertuak, arriskuak, bizi-lagunen kexak gorantz doaz. Ez dago aurrekontuetan Gaztetxearen inguruko asmoen berririk.
EAJ PNV Zestoak zestoarren eta auzotarren alde lanean jarraituko du orain arte bezala eta adi egongo gara hartutako konpromisoak bete daitezen.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide