Albisteak

Aurreneko bezeroak iritsi dira Bainuetxera

Urte eta erdi inguru itxita egon eta gero, gaur ireki ditu ateak berriz Bainuetxeak eta goiz eguerdi parterako iritsi dira aurreneko bezeroak. Astelehenean hasi ziren aurreneko langileak garbiketa eta prestaketa lanetan eta egunetik egunera langile gehiago ari da bere jardunean. Gaur hasi dira harrerako langileak.

Momentuz logela eta gosaria bakarrik eskaintzen ditu Bainuetxeak eta jangela itxita dago bazkari eta afarietarako. Kafetegia ere oraindik itxita dago. Igerileku termalei dagokienean, igerileku txikia dago momentuz erabilgarri.

Aspaldiko partez ordea, sarrera nagusiko atea zabalik, leihoetako pertsianak ere irekita, autoak aparkalekuan eta eraikinera gerturatuz gero, ur termalen usaina ere sumatzen da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide