Albisteak
Aurreneko Sañu Eguna antolatu dute iganderako
— 2023-04-19Lehenbiziko Sañu Eguna antolatu dute mendietan haize errotak jartzearen kontrako hainbat taldek -Sañu Bizirik, Agiro mendi kluba, Oletan ere ez, Anaitasuna mendi bazkuna, Lagun Onak mendi bazkuna, Sokaitz eskalada taldea eta Txillarramendi auzo elkarteak-, datorren iganderako, hilak 23. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Zestoa, Azpeiti eta Azkoititik Sañoara joateko hitzorduak finkatu dituzte. Zestoan Agiro mendi klubak bi ibilaldi antolatu ditu bertara joateko: bata Lasaotik, eta bestea, Etumetatik. Goizeko 9:00etan izango da irteera ordua, Gurutzean, eta handik kotxetan joango dira Lasaora eta Etumetara. Azkoitiarrak 8:30ean elkartuko dira udal liburutegi aurrean, Azpeitira autobusa hartzeko. Azkoitiarrak eta azpeitiarrak 9:00etan bilduko dira plazan, eta bertatik igoko dira Sañoara. Errezildarrak 8:30ean elkartuko dira udaletxe aurrean, eta Etumetatik joateko aukera ere izango da, 9:30ean ganadutegi aurretik abiatuta.
Hemen egitaraua:
11:00. Sañun elkartu eta Txillarramendi Auzo Elkartearen eskutik hamaiketakoa.
11:30. Paseotxo bat emanez auzokide zein adituen eskutik bertako bioaniztasuna ezagutzeko aukera izango da.
13:00. Paella jateko aukera izango da auzoan bertan egindako sagardoarekin.
Bazkal ondoren haurrentzako jolasak eta trikitilariak izango dira.
Egin zaitez bazkide