Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak antolatutako Mendi Asteak aurrera jarraitzen du, eta gaur goizean Jesus Mari Ibarguren, Rubio, eta eta Juan Karlos Iraolagoitiaren omenez, BTT zeharkaldia izan da protagonista. 19 lagun bildu dira, heldu zein gazte, giro ederrean mendi artean ibiltzeko. Ibilaldia amaitzean, parte-hartzaileek mokadua izan dute.
Asteak biharko ere badu jarraipenik. Azaroaren 16an, Igandea, ospatuko da Umeen Ibilaldi Neurtua, goizeko 9:30ean, kiroldegiko aterpean hasita.
Antolakuntzak iragarri du, parte-hartzaile bakoitzak opari bana jasoko duela eta ibilaldiaren bukaeran, hamaiketakoa eskainiko zaiela umeei.
Ibilbidea honakoa izango da:
Zestoa – Akua – Kalbario – Katre – Ertxinako Lepoa – Zestoa, guztira 7,4 kilometro.



