Albisteak

Aurtengo Gipuzkoako artile bilketa uztailaren bigarren hamabostaldian egingo dela jakinarazi du Urkomek

Urkomek bidalitako prentsa oharraren arabera buru belarri lanean dihardute, etorkizunean artilea baliozko den baserriko produktua izan dadin. Proiektu ezberdinetan hainbat enpresa eta eragile artilea balorizatzeko irtenbideak aztertzen dabiltza lanean.
Proiektu hauek gauzatzen diren bitartean, Gipuzkoan artile bilketa modu antolatuan egiteko hainbat eragile aritu dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, ardi sektoreko
elkarteak, gestio etxeak, nekazaritzako sindikatuak eta Landa Garapeneko elkarteak. Bilketa zerbitzua ahalik eta modu sinple eta merkeenean egiteko
prozedura landu eta adostu dute.

Aurtengo antolakuntzaren ezaugarria, sektorearen inplikazio zuzena izan da: Lurgintza eta Abelur, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioarekin
batera (Landaola). Urola Kostako eskualdean berriz, Urola erdiko zerbitzu mankomunitatearen eta Lapatx Zabortegiaren lankidetza eskertu nahiko ditu Urkomek.

Interesa duten artzainek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Bertan azalduko zaizkie artilea entregatzeko eguna, ordua eta tokia. Aurten derrigorrezkoa izago da aurrez hitzordua eskatzea. Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduko du eta bestea
artzainek ordainduko dute. Egindako proposamenak sektorearen inplikazio zuzenagoa dakar eta iaz bezala“konpost”-a egitera bidaliko da Nafarroara, ekonomia zirkularra sustatuz. Urola Kostako herrietarako bi puntu ezarri dira.

Uztailak 20 Asteasura; Aiarrentzat
Uztailak 22 Azpeitiko Lapatx zabortegira; Aizarnazabal, Azkoita, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide