Albisteak
Oinezko pasabideetako zenbait koska kentzeko lanak hasi dituzte
— 2020-07-10Hasi dituzte oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanak. 2019an, aurrekontu-partehartzailearen baitan, herritarren proposamenak jaso eta 2020an burutuko diren zenbait proiektu aukeratu ziren. Besteak beste, Zestoako erdigunean oinezko pasabideetako zenbait koska kentzeko lanak egitea onartu zen bertan. Gesalaga kaleko pasabideetako koskak kentzen hasi dira, baina herriko beste zenbait kaleetako koskak ere kenduko dituzte datozen egunotan. Hauek dira herriguneko irisgarritasuna hobetuko diren puntuak:
Gesalaga 3-5, 16, 22, 24
Gurutzeaga 1-Ariztondo 5
Bidezarra 2
Zubimusu 4
Lan hau burutzeko aurrekontua 5.013,514€-koa izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide