Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Udalak 2022ko maiatzean jarri zuen martxan auto elektrikoak kargatzeko puntua Zubimusu kalean. Orain arte autoak kargatzea doakoa izan da, eta apirilaren 17tik aurrera karga puntua ordainpekoa izango da. Hemendik aurrera, beraz, ibilgailu bakoitzak karga puntutik kontsumitzen duen argindarraren arabera ordainduko du, eta kontsumitzen duen kilowatt ordu bakoitzeko prezioa 0,315 €/kWh + BEZ izango da. Ordainketa hauekin zerbitzuak eragiten dituen mantenu eta energia gastuei aurre egingo zaie eta Udalak mugikortasun elektrikoari bultzada ematen jarraituko du.