Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aste Santuko oporrak eta Zarautzen antolatzen den garagardo feria kontuan hartuta, apirilaren 13an, 14ean eta 15ean gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira. Egun horietan Zestoatik 00:20, 02:20 eta 04:20ean irtengo dira autobusak Zarautz aldera. Eta Zaratzetik Zestoa aldera 01:00, 03:00 eta 05:00etan irtengo dira autobusak (autobus berezien ibilbide osoa alboko argazkian).
Horretaz gain, aipatu behar da, larunbat honetatik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak Zestoa eta Eibar arteko UK45G gaueko autobus zerbitzua Azkoitian 02:05ean eta 4:05ean ez gelditzea erabaki duela.
IRUZKINDU