Albisteak

Auzo bus zerbitzua martxan jarriko du Udalak

Zestoako Udalak auzo bus zerbitzua jarriko du martxan datorren azaroren 2tik aurrera. Aizarna eta Arroagoiko auzotarrek baliatu ahal izango dute zerbitzua. Autobusa lanegunetan egongo da martxan, eta egunean bi auzoetara bina bidaia egingo ditu. Bi zerbitzuek Iraetan geralekua izango dute.

“Zestoak duen azalera eta dituen auzo kopurua ikusirik esan beharrik ez da zerbitzu ezberdinak kudeatzeko orduan zailtasun erantsiak ditugula. Besteak beste, Gipuzkoako hainbat udalerri txiki baino biztanle kopuru handiagoa izan arren, hauek udal entitate juridikorik ez dutelako Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio sistematik kanpo geratzen dira eta Zestoako Udalak ez dauka garraio sistema publiko oso bat bere gain hartzeko ahalmenik” azaldu du erakundeak.

Hala ere, Udalak bere baliabideekin  behin behineko zerbitzu pilotua martxan jartzea erabaki du. Horretarako bederatzi plazako ibilgailu bat egokitu du, eta urtebeteko zerbitzua eskainiko du, doan. Urtebete pasata, emaitzak ikusi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun sailarekin hitz egin ondoren, Mugi sisteman sartzea da Udalaren helburua.

Hemen auzo busak izango duen ordutegia:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide