Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Abuztuko etenaren ondoren, Aizarna eta Arroagora joaten den Auzobusa berriro ere martxan jarriko da bihar, irailaren 11tik, aurrera.
Zerbitzua orain arteko berdina izango da. Astelehenetik ostiralera bitartean egongo da autobus zerbitzua ondorengo ordutegiarekin:
Zestoatik Aizarnara: 8:30ean eta 16:30ean
Aizarnatik Zestoara: 8:45ean eta 16:45ean
Zestoatik Arroagora: 9:00etan eta 17:00etan
Arroagoitik Zestoara: 9:10ean eta 17:10ean