AZAROAK 30, GREBA FEMINISTA OROKORRA

Zaintza eskubide kolektiboaren alde, EHko Mugimendu Feministak eta Bizitzak Erdigunera Plataformak Greba Orokorra deitu dute.

Bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren zaintza lan guztiak, egun, feminizatuak, ikusezinak, prekarizatuak eta pribatizatuak daude. Beraz, bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lan hauek, emakumeen esplotazioan oinarritzen dira. Horrek esan nahi du zaintza, eskubide bezala, ez dagoela aitortua, ezta bermatua ere. Horregatik, zaintza lanak erdigunean kokatzeko garaia da.

  • Zaintza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatzen dugu.
  • Zaintza sektoreko lan baldintzak duindu eta babestu.
  • Etxeko langileen esplotazio egoerei aurre egiteko.
  • Zaintzarako denborak berrantolatzea ezinbestekoa da.
  • Gutxieneko soldata.
  • Horrekin batera, erroldatzeko eskubidea guztiontzat eskuragarri izatea.

Greba mugarri bat da prozesu honetan. Zaintza lanak justuago banatzeko, lehenik, euren aitortza soziala, politikoa eta ekonomikoa beharrezkoa da. Hau da, zaintzak duen balio aitortzea, zaintzaileen lan baldintzak duintzea, zaintzarekin egiten ari den negozioarekin (pribatizarioaren bitartez) bukatzea eta eremu guztietan erantzukidetasuna sustatzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide