Albisteak

Azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko asanblada egingo dute ostiralean

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaroaren 11rako deitutako greba orokorra prestatzeko asanblada egingo du ostiral honetan, urriaren 23an. Bilera 18:00etan izango Jubilatuen tabernan, eta herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitu dute, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera. Hiru aldarrikapen nagusi izango ditu mobilizazioak: espekulatzaileen jabetzak espropiatzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza langileriaren beharren arabera antolatzea. Horrez gain, etxegabetzeak etetea eta etxebizitzen prezioak jaistea ere eskatu dute deitzaileek.

Bilera horien helburua “mobilizazioa zabaltzea, antolakuntza sustatzea eta herri eta auzoek greban parte hartzea eta berau prestatzea” dela azaldu dute. Horretarako, grebari begirako planteamendua osatu eta eginbeharrak banatuko dituzte. Sindikatuaren esanetan, “beharrezkoa da greba honetara begira langile klasea mobilizatzea”, eta herritar guztiei egin diete asanbladetan parte hartzeko deia.

Eskualdean beste bi asanblada ere deitu dituzte. Azkoitian, bihar, urriaren 22an, izango da bilera, 18:00etan, Elkarguneko Intsausti aretoan. Azpeitian, berriz, ostiralean, urriaren 23an, egingo dute, 18:00etan, Azoka plazako aretoan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide