Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Gau Beltzaren antolaketan ari den guraso-taldeak DBH1eko gaztetxoei dei egin die urriaren 31n egingo den kalejira isilean parte hartzeko. Gazteak kalejiran antortxak eramatera gonbidatu dituzte. Kalejira 18:30ean abiatuko da hilerritik, eta parte-hartzaileek etxean dituzten arropa zaharrekin mozorrotuta joan beharko dute. Parte hartu nahi dutenek urriaren 24a, larunbata, baino lehen eman beharko dute izena Gaztelekuan.