Albisteak

Azaroaren 25aren inguran egitarau oparoa antolatu du Itaiak

Azaroaren 25era begira, hainbat ekitaldia antolatu ditu hil guztian zehar Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Zestoan, Azpeitian eta Zestoan jarri dituzte hitzorduak. Gaur hasi eta azaroaren 25era bitartean, hitzaldian, tertuliak, mural margoketa eta jaialdia egingo dituzte Egungo kultura progresista: Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? izenburupean.

Itaiak mobilizazioa deitu du azaroaren 25ean Donostian. Urola Erdiko Itaiak ere bat egin du deialdiarekin eta hitzordura joateko autobusa antolatu du. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da mobilizazioa Boulevardean eta bertara joateko autobusak ordu hauetan irtengo dira: Azkoititik 16:50ean, Azpeititik 17:00etan eta Zestoatik 17:10ean. Autobusean joateko aurrez izena ematea gomendatu dute Itaiako kide baten bitartez edo Azpeitiko Haginpe tabernan izena emanda.

Hemen duzue Urola Erdiko Itaiak prestatutako egitaraua:

Azaroak 12, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Azkoitiko Elkargunean: HITZALDIA. Emakumeon ahaldintzea ala indarkeriaren normalizazioa?

Azaroak 14, igandea, eguerdiko 12:00etan, Zestoan: MURAL MARGOKETA

Azaroak 19, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Zestoan: TERTULIA: Oh gu hemen.

  • JAIALDIA. 20:00etan, ate irekiera. 21:00etan Kontzertuak: Istilu, Katarsia eta Bass Again.

Azaroak 21, igandea, arratsaldeko 18:00etan, Azpeitin: TERTULIA: Oh gu hemen.

Azaroak 25, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Donostian: Mobilizazioa Bulervardetik.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide