Albisteak

Azaroaren 9tik 12ra izango da aurtengo mendi astea

Bi bideo emanaldi eta korapilo tailerra izango dira aste guztian zehar Alonderon.

Urtebeteko etenaldiaren ostean, bueltan da Zestoako Udalak eta Agiro Mendi Klubak elkarlanean antolatzen duten Zestoako Mendi Astea. Azaroaren 9tik 12ra bitartean, mendizaleek bi bideo emanaldi eta tailer batez gozatzeko aukera izango dute.

Bihar, asteartea, Jose Ramon Agirrek Zeelanda Berriko Cook mendiaren inguruan egindako dokumentala izango da ikusgai eta ondoren, Agirrek solasaldia eskainiko du. Asteazkenean, berriz, korapilo tailerra izango da arratsaldeko 19:00etan. Asteari amaiera emateko, Jose Luis Eizagirreren Nepaleko Dhaulagiri mendiari buruzko ikus-entzunezkoa emango dute eta Eizagirre bertan izango da han bizitakoak kontatzeko. Bideo emanaldiak arratsaldeko 19:45ean hasiko dira eta hitzordu guztiak Alondero kultur aretoan izango dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide