Albisteak

Azken bi egunetan ez da kasu positiborik baieztatu eta intzidentzia tasa 539,29era jaitsi da

Azken zazpi egun hauetan 10 kasu positibo detektatu dira Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratzen duen txosten epidemiologikoaren arabera.  Intzidentzia tasan azken 14 egunetako datuak kontutan hartzen direnez, jada uztailaren 27ko 10 positiboak ez dira kontutan hartzen eta horrek intzidentzia tasa asko jaistea ekarri du. Pasa den ostiralean milako langa pasea genuela esaten bagenuen, gaur gaurkoz 539,29koa da Zestoan dugun tasa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide