Albisteak
Aizarnan ekintzaz betetako asteburua izango dute
— 2021-08-12Festak bere horretan ospatu ezin badira ere, baimentzen dutenaren neurrian auzo elkarteak ere ari dira ekintza ezberdinak antolatzen. Aizarnaren txanda izango da asteburu honetan. Bihar ostirala, Irene Caminosen eskutik, haur eta gaztetxoek bizikleta probatzeko aukera izango dute zirkuituan 15:30ean. Ondoren, 17:30ean Irene Caminosek berak egingo du bizikleta erakustaldia.
Larunbat arratsaldean 18:00etan Joxe Kruz Gurrutxagaren eskutik “Umorea” bakarrizketa saioa izango da eta igandean, bertso pilota jaialdia frontoian arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Lauterdian Aimar Egiguren eta Oier Alonso pilotariak arituko dira eta binaka berriz, Mattin Eizagirre eta Urtzi Egiguren, Aritz Anduaga eta Beñat Labakaren aurka. Tartean jardungo duten bertsolariak Ane Labaka eta Hagin Laburu izango dira
Egin zaitez bazkide