Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Larunbatean, azaroak 28, “Paperezkoak, altxor bat hilero” egitasmoaren hurrengo saioa egingo dute Liburutegian. Ekintza 11:30ean izango da, eta 2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, helduekin batera parte hartzeko.
Haurrak liburuetara gerturatzea da ekimenaren helburua, ipuinen, jolasen eta bestelako proposamenen bidez. Patxadazko aisialdia, liburuekin eta euskaraz jolastea eta haurrei kalitatezko denbora eskaintzea sustatu nahi dituzte. Parte hartzeko, azaroaren 25a baino lehen eman behar da izena liburutegian. Saioa 20 lagunera mugatuta dagoenez, lehenbailehen izena ematea gomendatu dute.