Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, gaurko, abenduaren 17rako, aurreikusita zegoen herriguneko kultur azpiegiturari buruzko hausnarketa bilera atzeratu egingo da. Jakina denez, alkatea epaiketan dabil egunotan, eta Udalak adierazi duenez, “hasiera batean, bateragarria ikusten zen epaiketa hori eta gaurko programatuta geneukan kultur azpiegiturari buruzko hausnarketa, baina, tamalez, saioak asko luzatzen ari dira”.
Gaurko epaiketako saioa ere berandu arte luzatuko dela aurreikusten dute, eta bilera bertan behera utzi behar izan dutela azaldu dute, “alkatea ezingo baita, ordu horretarako, bertan izan eta ezingo baitu bilera behar den bezala prestatu”. Egun batzuk barru jakinaraziko dutela hurrengo hitzordua ere argitu dute.