Albisteak
Azken urteetako elkarretaratze jendetsuena atzo goizean Guardia Zibilak eginiko atxiloketak salatzeko
— 2018-06-29Ehunka lagun irten ziren atzo kalera, goizean Guardia Zibilak eginiko polizia operazioa salatu eta operazioan atxilotutako zestoarrari babesa agertzeko. Azken urteetan Zestoan egin den manifestazio jendetsuena izan zen. Jendetza elkartu zen arratsaldeko 20.00etan plazan. Bertatik abiatu zen herriko kaleak zeharkatu zituen manifestazioa eta plazara itzulita, atxilotua izan zen gazteak hartu zuen hitza. Bizitakoa azaldu zien herritarrei eta amaitzean, txalo zaparrada eskaini zioten bertaratu zirenek.
Bestalde, Zestoako EH Bilduk atxiloketen gaineko mozioa aurkeztu zuen Udaletxean eta Udal Gobernuak aho batez onartu zuen. “Manex Odriozola Goikoetxearen eta beste gazteen berehalako askatasuna eskatzea”, “Espainiako indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora exijitzea”, “Udalak Odriozolaren egoeraren jarripen zuzena egitea” eta “hartutako erabakia herritar guztiei jakinaraztea” onartu zuten Udalbatzan.
Egin zaitez bazkide