Albisteak
Zestoar bat atxilotu du Guardia Zibilak terrorismoa goratzea egotzita
— 2018-06-28Herritar bat atxilotu du Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz gaur goizaldean Azpeitian, 2017ko Gudari Egunari lotuta. EFE berri agentziak jakinarazi du, terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea egotzita. Beste bi lagun ere atxilotu dituzte bata Etxarri Aranatzen eta bestea Gasteizen. EHUren Farmazia, Gizarte Langintza eta Letren fakultatea ere arakatu du poliziak. Polizia operazioa zabalik dagoela jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Ikasle Abertzaleakek jakinarazi du atxilotuetako batek eguerdiko 13:00etan deklaratuko duela Guardia Zibilaren aurrean.
Atxiloketa hauek salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur, arratsaldeko 20:00etarako, plazan.
Argazkia: naiz.eus
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide