Albisteak
Amabirjin jaien inguruko erabaki finkorik ez zen hartu lehenengo festa batzordeko bileran
— 2018-06-28Atzo egin zen Zestoako festak antolatzen hasteko lehen bilera. 25 lagun inguru bildu ziren Kultura Sailak deituta, Kultur Etxean. Ezer baino lehen, ordea, uda amaierako ekintzei buruz hitz egin zen; aurten Leok’k musika taldearen 50. urteurrena denez, abuztuaren 30ean, herriko rock mugimenduari buruzko erakusketa zabalduko da udaletxeko areto nagusian. Hurrengo egunean, Minileok’k eta Leizek kontzertua eskainiko dute eta herriko rock taldeen bideo eta ikus-entzunezkoak jarriko dira ikusgai pantaila handian. Irailaren 1ean emango zaie amaiera ospakizunei, Leok’k taldearen eta Grises-en kontzertuekin.
Festei dagokionez, txupinazorako bi aukera planteatu ziren:
Zestoako Udal Gobernuak Danbolini adierazi dio bi ekintzak (zezenketa eta paella) egun berean egitea posible dela. “Iraganean ere hala egin izan da eta bi aldeen borondatea izanik, ez litzateke inongo arazorik izango” azaldu dute.
Gainerakoan, Ekain Guraso Elkarteak umeentzako hainbat ekintza proposatu zituen eta beraientzako bazkaria igandean izango da. Igandean izango dira, baita, bigarren zekorketaz gain, txakolina dastatzea, nafar ikurraren erakustaldia, zahagi dantza eta beste hainbat ikuskizun.
Hurrengo bilera uztailaren 18an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. Bilera horretarako, aurten paella antolatuko duten taldeei dei egingo zaie.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU